• Guztira 27.000 euro banatuko dira elkarteen artean.

Lazkaoko Udalak, bigarrenez, herri-eragileekin hitzarmenak sinatu ditu. Iaz, 2021ean, izenpetu ziren hitzarmenok lehen aldiz, hain zuzen, eragileek burutzen duten lana egonkortu, ziurtasuna eman, eta lehen unetik finantzazio-aurreikuspena lotuta izateko.

Guztira 7 eragilerekin sinatu da hitzarmena, iaz baino bi gehiago: Oin Arin dantza taldea, Jundajo Txaranga, Kantaka abesbatza, Lazkaoko Musika Banda, Suthai Batukada taldea, Lazkaoko Erraldoi eta Buruhandiak eta Lemiskata elkartea.

Guztira 27.000 euro banatuko dira elkarte hauen artean. Hitzarmena sinatzerakoan diru-laguntzaren %60a jasotzen dute eta urte bukaeran, memoria aurkeztutakoan, gainerako %40a.

Udalaren helburua, hitzarmen hauek medio, kultura kudeatu eta bultzatzeko egiturak sortu, garatu eta kultur ekintza eta jarduerak antolatu eta aurrera eramaten dituzten kultur entitateak sustatzea eta babestea da.

Lazkao Musika Banda