• Emakumeentzako zoru-pelbikoa indartzeko ikastaroa antolatu da, eta irakurketa feminista taldeak orain arte izan duen balorazio positiboa medio, ekainera bitarte luzatu da eta izen ematea zabaldu dute.

Lazkaoko Udala herriko eragileekin elkarlanean ari da datorren Martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, egitarauari forma ematen. Egitarau horren baitan jada programatu diren bi tailerren izen ematea zabalik dago.

Horietako bat emakumeentzako zoru-pelbikoa indartzeko ikastaroa da. Martxoaren 3an hasiko da, eta guztira 10 saio egingo dira, datorren maiatzaren 12ra arte. Ordutegia 11:00etatik 12:00etara bitartean izango da. Izen ematea udaletxean zein forma telematikoan egin daiteke Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz. Azkenengo eguna otsailaren 14a izango da.

Ikastaroan zoru pelbikoaren kontzientziazioa, gimnasia abdominal hipopresiboa eta postura ariketak orokorrak landuko dira. Parte hartu nahi duten edozein emakumerentzat dago zuzenduta, baina bereziki, menopausia hasi edo igarotzen ari direnentzat, edota umetokia edo puxika erautsi dutenentzat, pixa galerak dituztenentzat eta erditu berri dauden emakume gazteentzat, erditze osteko tratamendu bezala.

Bestalde, ahalduntze-eskolaren barruan, irakurketa feministako talde bat jarri da martxan. Lehen balorazioak oso positiboak izan direnez, ekainera arte luzatuko da. Emakumeren batek parte hartu nahi badu, izen ematea librea da; ez da beharrezkoa aurretik beste saio batzuetara joan izana. Izen ematea udaletxean zein forma telematikoan egin daiteke Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz. Azkenengo eguna otsailaren 14a izango da.

Tailerrak astelehenetan egiten dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Hurrengo elkartze egunak martxoaren 14a, apirilaren 11 eta maiatzaren 16a izango dira.

irakurketa kluba