• Eremuko instalazioak ere berritu dira. Lanen aurrekontua 101.042,24 eurotakoa izan da.

Iturgaitzaga guneko hirigintza garapenaren baitan, Hiribarren kalean, Lazkaomendiko biribilgunearen aldamenean, berrurbanizazio lanak burutu dira azken asteetan. Bertan 23 plazako aparkaleku bat sortu da.

Eremuko instalazioak ere berritu dira: herri argiteria berriztu da LED argiak ezarriz, zeinak ingurumenarekin jasangarriagoak diren, eta guneko euri uren sarea eguneratu da.

Lanen aurrekontua 101.042,24 eurotakoa izan da, BEZ barne.

PORTADA HIribarren aparkalekua