• Zinemak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘No somos nada’ dokumentala eta ‘Dos colegas y la gran bestia’ pelikula izango dira ikusgai.
  • Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Areria Aretoak ‘El Barbero de Sevilla’ opera emanaldia hartuko du ostiral honetan, otsailaren 11n. Emanaldi bakarra eskainiko da, eta 20:15ean hasiko da. Dagoeneko sarrerak salgai daude, www.lazkao.eus webgunean zein Areriako leihatilan.

Opera honek Almavivako kondeak eta Rosina umezurtz gazteak osatzen duten bikote maitemindu baten gorabeherak kontatzen ditu. Bartolo ere, neskaren maisua, bere atzetik dabil, nahiz eta adin desberdina izan. Hori saihesteko, bikoteak Figaro bizargilearen laguntza baliatzen du, eta honek, korapiloen bidez, Bartolo engainatzen du eta maiteminduak ezkontzan elkartzea lortzen du. Opera honetan hiru aria nabarmentzen dira: Largo al factotum, Una voce poco fa y La calunnia.

Egun berdinean, gainera, EITBk "Irabazi Arte" haur eta gazteentzako fikziozko telesail berria estreinatuko du. Aurrez, ordea, Lazkaoko Frontoian ikusi ahal izango da. EITBk, Goierrin Gorri elkarteak eta Lazkaoko Udalak antolatu dute ekitaldia. Aurre-estreinaldia arratsaldeko 19:30ean izango da. Aforo mugatua izango du eta gonbidapena beharko da ekitaldira joateko. Gonbidapenok Goierrin Gorri elkarteak banatuko ditu.

Telesailak emakumezkoen futbol-talde bat hartzen du oinarri eta protagonisten bitartez gaur egun gizartean ematen diren askotariko gaiak landuko dituzte; hala nola, futbolaren inguruan eta kirolean bizi den giroa, emakumeen ahalduntzea, nerabeen eta gurasoen arteko harremanak, familia eta, oro har, gaur egungo nerabeek dituzten erronkak islatuko dituzte.

Bestalde, zinemak programazio berriarekin ekingo dio asteburuari; kasu honetan, bi ikus-entzunezko egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘No somos nada’ dokumenta proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 12 (19:30), igandea 13 (19:30) eta astelehena (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: La Polla Records, punkaren talde mitikoenetako bat, agur esateko itzuliko da. Taldearen behin betiko bira dela eta, Evaristo Paramos abeslariak 40 urteko historia berpizten du bere herritik. Hau milaka jarraitzailek ereserki bihurtutako abestiekin amorratutako musika irauli zuten baserritar batzuen historia harrigarria da.
  • Haurrentzat, aldiz, ‘Dos colegas y la gran bestia’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 12 (17:00) eta igandea 13 (17:00). Sinopsiak honela dio: tuneleko bizitza ondo doa Knudsen eta Ludvigsenentzat, baina egun batean tren gidari bat dator utzarazte gutun batekin: tunelak trenentzat dira, ez pertsonentzat, eta denek berehala irten behar dute handik. Knudsenek eta Ludvigsenek ideia bat dute.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Agenda10