• Sarrerak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Areria Aretoak ez dio hutsik egingo bere asteroko zinema hitzorduari. ‘Uncharted’ pelikula proiektatuko da asteburuan: larunbata 19 (19:30 eta 22:00), igandea 20 (17:00 eta 19:30) eta astelehena 21 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Nathan Drake eta bere lagun Victor Sullivan inoiz aurkitu den altxorrik handienaren bilaketa arriskutsuan sartzen dira. Aldi berean, Drakeren anai galdurantz gida dezaketen arrastoak arakatzen dituzte.

Sarrerak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Uncharted