• Haizea Mendizabal eta Aiora Sarasola lazkaotarrek Euskara Lelo Lehiaketara aurkeztutako lana izan da garaile. Guztira 245 lelo aurkeztu dira lehiaketara.

Lazkaoko Udalak eta Lazkaoko Euskaraldia Batzordeak Euskara lelo lehiaketa antolatu zuten azaroan, eta jada, Lazkaok, badu euskara lelo berria: ‘Gau eta egun, euskara lagun’. Haizea Mendizabal eta Aiora Sarasola lazkaotarrek sortutako leloa da. 100 euroko saria eskuratu dute Gerriko Liburu-dendan euskal liburu eta diskoak erosteko. 

Guztira 245 lelo aurkeztu dira lehiaketara eta epaimahaia Lazkaoko Euskara Batzordeko kideek osatu dute: udal teknikari eta ordezkariak, euskara eragileak eta hezkuntza komunitatea.

Lelo lehiaketa Lazkaoko Udalak onartu berri duen Euskara Planean jasotako ekimenetako bat da, herrian euskararen erabilera sustatzeko helburuz.

Lelo lehiaketa