• Herritarren eskura jarri da 2022ko aurrekontuei buruzko txostena, modu grafiko eta errazean, herritarrek eskura izan dezaten informazio guztia.

Lazkaoko Udalak 2022ko udal aurrekontuari eta tasei buruzko informazio aldizkaria argitaratu du.

Gardentasun-ekitaldi batean, herritarren eskura jarri da 2022ko aurrekontuei buruzko txostena, modu grafiko eta errazean, herritarrek eskura izan dezaten informazio guztia: helburuak eta lehentasunak, gastuen banaketa, inbertsioak eta proiektu nagusiak, etab.

Udal-zerga eta -tasa guztiei, hobari aplikagarriei eta egutegi fiskalari buruzko informazioa ere jasotzen du.

Aldizkaria etxe guztietan banatu da eta formatu digitalean dago eskuragarri www.lazkao.eus webgunean. Esteka honetan udal aurrekontuari eta Lazkaoko 2022ko tasei buruzko aldizkaria irakur daiteke: https://labur.eus/LazkaoOtsaila2022

Lazkao tasak 2022 A3 copia