• Bi hitzorduak Lazkaoko Udaleko Erakusketa Gelan izango dira, goizez 9:30etik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara.

2022ko urtarrilaren 18tik indarrean dago Beasain eta Bergara artean A-636 autobia erabiltzeagatik kanona kobratzea. Honen aurrean Gipuzkoako Foru Aldundiak, joan zen urrian informazio-kanpaina bat abiarazi zuen gipuzkoar guztientzat eta, bereziki, Beasain-Bergara autobidetik gertu dauden eta tele-ordainketarako gailurik ez duten biztanleentzat. Kanpainaren helburua erabiltzaileek Abiatu gailua aurrez aurre eskatu ahal izatea, beren ibilgailuaren matrikula banku-txartel batekin lotzea eta erabiltzaileen zalantzak argitzea da.

Lazkaon bi informazio egun izango dira: martxoaren 7an eta 25ean. Biak Lazkaoko Udaleko Erakusketa Gelan izango dira. Aurrez aurreko zerbitzuaren ordutegia: Goizez 9:30-13:30 eta arratsaldez 16:00- 20:00.

Arreta-zerbitzuan tarifei, deskontuei eta eskaera-inprimakiei buruzko informazioa egongo da eskuragarri.

Abiaturi dagokionez, eskaera edo matrikula banku-txartel bati lotzea bide telematikoz ere egin daiteke Bidegiren webgunean (www.bidegi.eus) edo aurrez aurre Aritzetako Bezeroaren Arreta Zerbitzuan (izen bereko zerbitzugunean, GI-20 errepidean, 14,800 KP).

  • Abiatu tele ordainketa gailuari buruzko informazio saioak Lazkaon martxoaren 7an eta 25ean