• Erosle, Mercadona eta udaletxe aurrean egingo da bilketa. Boluntario gisa parte hartzera animatzen dira herritarrak. Horretarako aurrez eman behar da izena udaletxean, osteguna, hilak 3, 14:00ak aurretik.

Ukrainia-Euskadi Elkarteak elikagaiak eta oinarrizko produktuak biltzeko premiazko kanpaina abiatu du Euskadin. Lazkaoko Udalak, herriko ukrainiar jatorriko familiekin elkarlanean, bat egin du ekimenarekin eta bi bilketa egun ezarri dira: martxoak 4 eta 5, ostirala eta larunbata. Erosle, Mercadona eta udaletxe aurrean egingo da bilketa.

  • Martxoak 4, ostirala, 17:00-20:00.
  • Martxoak 5, larunbata 10:00-13:00.

Beharrezkoak diren produktuak honakoak dira:

  • Premiazko higiene-produktuak eta haurrentzako produktuak.
  • Hotzari aurre egiteko, neguko arropak, lo-zakuak, eta beste edozein etxetresna elektriko txiki.
  • Elikadura: arroza, lekak, pasta edo eta iraungitzen ez den edozein janari.
  • Material osagarriak: benda, gasa, musuko kirurgikoak eta abar.

Premiazkoenak arropa eta higiene-produktuak dira.

Boluntario gisa parte hartzera animatzen dira herritarrak. Horretarako aurrez eman behar da izena udaletxean, osteguna, hilak 3, 14:00ak aurretik.

Ukrania