• Zinemak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘Coda’ eta ‘Ainbo: Amazoniako gerraria’ pelikulak eskainiko dira.
  • Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

OIN ARIN dantza taldeak urteko emanaldi bikoitza eskainiko du. Lehen saioa ostiral honetan, martxoaren 4an, izango da. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da Areria Aretoan, eta OIN ARIN taldeak banatuko ditu saio honetarako sarrerak. Bigarren saioa datorren ostiralean, hilaren 11n, izango da; kasu honetan, 18:30ean.

Bestalde, zinemak programazio berriarekin ekingo dio asteburuari; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘Coda’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 5 (19:30 eta 22:00), igandea 6 (19:30) eta astelehena 7 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Ruby gorren familia bateko entzumena duen kide bakarra da. Goizero, eskolara joan aurretik, gurasoekin eta anaiarekin lan egiten du bere negozioari eutsi nahian. Institutuko abesbatzan musikarekiko duen pasioa ezagutuko du Rubyk.
  • ‘Ainbo: Amazoniako gerraria’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 5 (17:00) eta igandea 6 (17:00). Sinopsiak honela dio: Ainbo txikia Amazoniako oihanaren sakonean bizi da. Ama galdu eta bere herriko helduekin borrokatu ondoren, arkulari gazte honek bidaia bat egiten du bere herria gizon zuriaren botere suntsitzailetik salbatzeko. Bere bi gidari espiritualek laguntzen diote, liztor armadixko batek eta kanpaitxo tapir batek.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Oin arin urteko emanaldia 2022