• Apirilaren 11, 12, 13, 19, 20, 21 eta 22rako antolatuko da, goizeko ordutegian (10:00-13:00).
  • Izen ematea datorren martxoaren 7tik 20ra arte egongo da irekita: https://forms.gle/PP14yV2V8fGhkc7Z6

Lazkaoko Udalak aisialdi zerbitzu bat jarriko du martxan Aste Santuko oporraldian herriko haurrentzat. Ekimen hau datorren apirilaren 11, 12, 13, 19, 20, 21 eta 22rako antolatu da, eta 2010 eta 2018 urteen artean jaiotako neska zein mutikok eman ahalko dute izena (HH3tik LH6ra bitartekoak).

Guztira zazpi eguneko eskaintza izango da, eta beti goizeko ordutegian: 10:00etatik 13:00etara. Topaketa gunea Lazkaoko Areria Kultur Gunea izango da. 60 plaza eskainiko dira; izen emate hurrenkeraren arabera esleituko dira plazak. Haur bakoitzeko ordaindu beharreko kuota 26,25 eurokoa da (kontu korronte bidez kobratuko da).

Udalaren helburua da haurrek ondo pasatzea helburu hezitzaile batekin. Gainera, jolas giroan egongo dira murgilduta, hainbat jarduera, tailer eta ekintza aukeran izanez.

Izen ematea datorren martxoaren 7an irekiko da, eta hilaren 20ra arte egongo da irekita. Bi modu egongo dira apuntatzeko: www.lazkao.eus webgunean formularioa betez (https://forms.gle/PP14yV2V8fGhkc7Z6), edo inprimakia Lazkaoko kiroldegian entregatuz. 

 

7