• Zinegoak Gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinemaldia jaialdiaren XIX. edizioa eta bi tailer izango dira. Horrez gain, Udalak, Martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Egunaren adierazpena kaleratuko du.

Lazkaoko Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, Martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, egitarau berezia antolatu du: Zinegoak Gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinemaldia jaialdiaren XIX. edizioa eta bi tailer. Horrez gain, Udalak Martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Egunaren adierazpena kaleratuko du datorren astelehenean, martxoak 7.

Jada abian dira aipatutako bi tailerrak: emakumeentzako zoru-pelbikoa indartzeko ikastaroa eta irakurketa feminista taldea.

Emakumeentzako zoru-pelbikoa indartzeko ikastaroa martxoaren 3an hasi zen, eta guztira 10 saio egingo dira, datorren maiatzaren 12ra arte. Ordutegia 11:00etatik 12:00etara bitartean izango da. Ikastaroan zoru pelbikoaren kontzientziazioa, gimnasia abdominal hipopresiboa eta postura ariketak orokorrak landuko dira.

Ahalduntze-eskolaren barruan, irakurketa feministako talde bat jarri da martxan. Bilkurak astelehenetan egiten dira, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Hurrengo elkartze egunak martxoaren 14a, apirilaren 11 eta maiatzaren 16a izango dira.

Zinegoak jaialdiak, berriz, 6 film labur eskainiko ditu Arerian martxoaren 10ean 19:00etan. Doakoa da sarrera. Honakoa da egitaraua:

01 LAZKAO page 002