• Martxoaren 4tik (ostirala) 5era (osteguna) bitartean, lazkaotarrek lehen mailako produktuez eta jakiez osatutako 24 palet oso eman zituzten, 8,5 tonatik gorakoak. Era berean, 2.000 kg arropa baino gehiago batu ziren, antolatzaileek ezarritako aurreikuspenak gaindituz.
  • Lazkaoko Udalak 5 minutuko elkarretaratze isila deitu du datorren asteazkenean, martxoak 9, 12:00etan udaletxearen aurrean.

Ukrainako gatazka belikoa hasi zenetik, munduak bere begirada eta elkartasuna jarri dio Ukrainako herriari. Lazkaon ere martxan jarri diren babes adierazpenak eta gaitzespenak, herriaren konpromiso sendoa azalerazi dute.

Guztira, martxoaren 4an (ostirala) eta 5ean (osteguna), lazkaotarrek lehen mailako produktuez eta jakiez osatutako 24 palet oso eman zituzten, 8,5 tonatik gorakoak. Era berean, 2.000 kg arropa baino gehiago batu ziren, antolatzaileek ezarritako aurreikuspenak gaindituz.

Udalak, Ukrainia-Euskadi elkatearekin koordinatuta, herritarrek emandako arropa, janari eta farmaziako eta parafarmaziako produktu guztiak helaraziko dizkie Ukrainari eta errefuxiatuak hartzen ari diren mugako herrialdeei.

Udalak Lazkaoko herritar eta boluntario guztien elkartasuna eskertu nahi du.


Elkarretaratzea martxoaren 9an, asteazkena

Lazkaoko Udalak, EUDELek bultzatutako ekimenarekin bat eginez, 5 minutuko elkarretaratze isila deitu du datorren asteazkenean, martxoak 9, 12:00etan udaletxearen aurrean, Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko.

IMG 20220307 WA0008

IMG 20220307 WA0019

IMG 20220307 WA0020

IMG 20220307 191246