• 2021eko ohiko etxebizitzako hiri-lurren uraren, estolderiaren, zaborraren eta ondasun higiezinen gaineko zerga eta tasek % 25 eta % 100 arteko hobariak izango dituzte, familia-unitateko kideen eta diru-sarreren arabera.

Lazkaoko Udalak laguntzak emango ditu 2021ean ohiko etxebizitzako uraren, estolderiaren, zaborraren eta ondasun higiezinen gaineko zerga berreskuratzeko. Eskaerak martxoaren 7tik 18ra egin beharko dira.

Hobaria familia-unitatearen eta haren kideen diru-sarreren araberakoa izango da, % 25 eta % 100 artean:

 

 

zergak.jpg

Eskaerak Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan egin behar dira. Informazio gehiago www.lazkao.eus webgunean edo 943 088 080 telefonoan.