• Igerilekura joateko hitzordu-erreserba mantendu egiten da, erabiltzaile ugarik hala eskatuta. Baita sauna, boulderra eta boxeo zakua erabiltzeko ere.

Martxoaren 12tik aurrera, larunbata, kiroldegiko gihar gela, kardio gela edo txirrindu gela erabiltzeko hitzordua hartu beharra bertan behera geratuko da. Ondorioz, gune horietara nahi den egun, ordu eta denboraz joan daiteke. Covid-19aren ondoriozko osasun larrialdi egoera hobetzeari jarraiki hartu da erabakia.

Igerilekura joateko hitzordu-erreserba mantendu egiten da, erabiltzaile ugarik hala eskatuta. Baita sauna, boulderra eta boxeo zakua erabiltzeko ere.

Edozein kezka edo zalantzaren aurrean, Joxemiel barandiaran udal Kiroldegiko harerrara bertaratu edo 943 08 51 93 telefono zenbakira deitu.

Kiroldegia goikoa