• Errefuxiatuei harrera egiteko etxebizitza eskaini nahi dutenek Gizarte Zerbitzuetara email bat idatziz edo 943088080 telefonora deituz egin dezakete.

Europak eta munduak bizi duten une delikatuaren aurrean, Lazkaoko Udala, EUDELekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez, Ukrainatik atera behar izan duten pertsonentzako Lazkaoko harrera-gaitasunak identifikatzen ari da, haientzat eta haien familientzat etorkizun hobe baten bila.

Udalak EUDELi eta Eusko Jaurlaritzari helarazi die dagoeneko erabilgarri dituen espazio publikoen aurreikuspena, sor litezkeen premiei aurre egiteko.

Errefuxiatu gehiagori laguntzeko, Udalak erregistro bat ireki du etxebizitza Ukrainatik datozen errefuxiatuen eskura jarri nahi duten partikularrentzat.

Errefuxiatuei harrera egiteko etxebizitza eskaini nahi dutenek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera e-maila bidaliz edo 943 08 80 80 telefonora deituz egin dezakete.

 

Ukrainia