• Lazkaoko Udalak eta Ukraina-Euskadi elkarteak kamioia bidali zuten atzo, martxoak 10, Ukrainara bidean, 8.500 kilo elikagai eta lehen mailako produktuekin.
  • Jasotako 2.000 kg arropa beste kamioi batean igorriko da eta bolondresak behar dira berau sailkatzeko.

Lazkaoko Udalak 8.500 kilo elikagai eta lehen mailako produktuak zeramatzan kamioi bat bidali zuen atzo, martxoak 10, Ukrainara bidean.

Jasotako 2.000 kg arropa beste kamioi batean igorriko da. Aurrez arropa sailkatu behar da eta horretarako boluntario izan nahi duen orok 943 08 80 80 telefonora dei dezake.

Udalak jakinarazi duenez, gerra hasi zenetik Lazkaotik eta Euskaditik planifikatzen ari dira laguntza humanitarioaren bidalketa, bai partikularrena, bai enpresena eta erakundeena, Ukraina-Euskadi elkartearekin koordinatuta.

Udalak Lazkaoko herritar eta boluntario guztien elkartasuna eskertu du.


Errefuxiatuentzako etxebizitzak

Lazkaoko Udalak erregistro bat ireki du etxebizitza Ukrainako errefuxiatuen eskura jarri nahi duten partikularrentzat. Errefuxiatuak hartzeko etxebizitza bat eskaini nahi dutenek udaleko Gizarte Zerbitzuetara e-mail bat bidaliz edo 943 08 80 80 telefonora deituz egin dezakete.

BILKETA