• Amalur Mendi Elkarteak antolatu du, eta mendiarekin zerikusia daukaten hiru ikus-entzunezko proiektatuko dira Areria Aretoan.

Amalur Mendi Elkarteak antolatuta, eta Lazkaoko Udalaren laguntzarekin, Lazkaoko III. Mendi Astea ospatuko da martxoaren 15etik 18ra bitartean. Hiru ikus-entzunezko eskainiko dira Areria Aretoan, eta emanaldirako sarrerak dohainik izango dira. Gainera, lanen egileen edo partehartzaileen presentzia egongo da, eta ondoren tertulia bat egingo da.

Lehena martxoaren 15ean, asteartean, izango da, eta Ekaitz Maizen ‘Pamir, harrita eta izotza’ eskainiko da. Pamirreko harkaitz eskaladaren irudiak ikusi ahalko dira, 7.000 metrotatik gora. 19:15ean hasiko da Arerian.

Bigarren ikus-entzunezkoa martxoaren 17an, ostegunean, eskainiko da. Kasu honetan, Mikel Sarasolaren ‘Jötunn’ lana egongo da ikusgai. Lan honetan Islandian kayak bidez jaitsitako errekak eta ur jauziak ikusteko aukera egongo da. 19:15ean hasiko da Arerian.

Aste berezia amaitzeko, hilaren 18an, ostiralean, Luis Arrietaren ‘Mendiak 1976’ dokumentala eskainiko da. Lan honetan Arrietak urte horretan Afganistango mendietara egindako bidaia eskainiko da, eta 19:15etatik aurrera ikusi ahal izango da.

mendiastea22