• Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrera edo irteerek ez dute zertan hilaren 1, 15 edo hileko azkenengo egunarekin bat etorri.
  • Eskaerak 2022ko martxoaren 18a baino lehen burutu behar dira Gizarte Ongizate sailean.

Lazkaoko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak aditzera eman nahi du adinekoen egoitzetan 2022ko Aste Santuko oporraldian aldi baterako egonaldiak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen programarako eskabideak aurkezteko epea ireki dela.

Egonaldiak hamabostaldi naturalean egingo dira. Sarrera edo irteerek ez dute zertan hilaren 1, 15 edo hileko azkenengo egunarekin bat etorri.

Oro har, adinekoentzako aldi baterako egonaldiak Donostiako Txara 2 egoitzan egingo dira, eta plaza kopuru mugatua egongo da. Jasotzen diren eskaera kopuruaren arabera eta Gipuzkoako beste egoitza batzuetan dauden plazen erabilgarritasun-egoeraren arabera, plaza kopurua handitzea baloratuko da, jasotako eskaera guztiei erantzuten saiatzeko.

Eskaerak martxoaren 18a baino lehen egin beharko dira, Lazkaoko Udaleko Gizarte Ongizate Sailean. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da 943 08 80 80 telefonora deituta.

Estanciastemporales