- Zinemak bere ohiko jarduerarekin jarraituko du Areria Aretoan, astebururo bezala: ‘El triunfo’ eta ‘Súper… ¿quién?’ pelikulak eskainiko da.
- Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.
Lazkaoko Musika Eskolak ekintza kulturalez beteriko aste kulturala antolatu du martxoaren 21etik 27ra bitartean. Ekintza gehienak Areria Aretoan burutuko dira. Ekitaldi guztiak doan izango dira, eta sarrerak LazkaOn Merkatari Elkarteko saltokietan egongo dira eskuragarri.
Hasteko, hilaren 21ean, datorren astelehenean, Su ta Gar taldeko Aitor Gorosabelek bakarkako kontzertua eskainiko du. Ikuskizuna 18:30ean hasiko da, eta Gerriko Txokoan izango da. Hilaren 22an, aldiz, Beñat Barandiaranen ‘Sokak’ ikus-entzunezkoa eskainiko da Areriako zineman 19:30etatik aurrera. Eta hilaren 23an Angel Unzuk ‘Gitarra jotzeko modu bereziak’ tailerra eskainiko du Kultur Etxean, 19:30etatik aurrera.
Aste Kulturalaren bigarren blokea hilaren 24an, ostegunean, hasiko da Alos Quartet taldearen kontzertuarekin. Areriako zineman izango da, 19:30etatik aurrera. Kontzertuekin jarraituz, ostiralean, Anari bakarlariak ere kontzertua emango du Areriako zineman, 19:30etatik aurrera baita ere. Eta hilaren 27an, igandean, ‘Lazmuba jun da jo’ eta ‘Kantaka erraldoiak’ ikuskizunak eskainiko dira Lazkaoko frontoian, 13:30ean.
Bestalde, zinemak programazio berriarekin ekingo dio asteburuari; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:
- ‘El triunfo’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 19 (19:30 eta 22:00), igandea 20 (19:30) eta astelehena 21 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Langabezian maiz dagoen arren, Etienne (Kad Meran) aktore maitagarria da, eta antzerki-tailer bat zuzentzen du espetxe batean. Bertan, Samuel Becketten 'Esperando a Godot' obra ospetsua antzezteko barneratuen talde bat biltzen da. Bere aktore-troupe pintoreskoarekin espetxetik kanpo bira bat egiteko baimena lortzen duenean, Etienneri azkenean aurrera egiteko aukera azaltzen zaio.
- ‘Super… ¿quién?’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 19 (17:00) eta igandea 20 (17:00). Sinopsiak honela dio: Cedric, galtzaile bizitza bat izatera bideratua dirudien arazoetako aktorea. Ez du xentimorik eta bere neska-lagunak alde egin du. Azkenean, ‘Badman’ izeneko super heroi bat bezalako rol nagusia lortzen duenean, dena posible dela sentitzen du, baina patuak berriro erasotzen du.
Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.