• Zinemarako sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Datorren 31n hasiko den 22. Korrika dela eta, ostiral eta larunbat honetan, martxoak 25 eta 26, petoen salmenta egingo da Lazkaon, herriko eragile desberdinen eskutik. Bi egunetan salmenta 18:00etan hasiko da Euskadi Plazan. Lazkaora apirilaren  8an helduko da Korrika.

Bestalde, Lazkao aste kulturalean dago murgilduta. Pasa den astelehenean, hilak 21, hasi zen aste berezia, eta datorren igandera arte iraungo du. Aste Kulturalaren bigarren blokea hilaren 24an, ostegunean, hasiko da Alos Quartet taldearen kontzertuarekin. Areriako zineman izango da, 19:30etatik aurrera. Kontzertuekin jarraituz, ostiralean, Anari bakarlariak ere kontzertua emango du Areriako zineman, 19:30etatik aurrera baita ere. Eta hilaren 27an, igandean, ‘Lazmuba jun da jo’ eta ‘Kantaka erraldoiak’ ikuskizunak eskainiko dira Lazkaoko frontoian, 13:30ean. Kontzertu guztiak dohainik izango dira.

Bestalde, zinemak programazio berriarekin ekingo dio asteburuari; kasu honetan, bi pelikula egongo dira ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘Batman’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 26 (19:30 eta 22:00), igandea 27 (19:30) eta astelehena 28 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: borrokako bigarren urtean, Gotham hirian dagoen ustelkeria eta Gothamek bere familiarekin duen lotura aztertzen ditu Batmanek. Gainera, "El Acertijo" izeneko serieko hiltzaile batekin gatazkan sartuko da.
  • ‘Caracol’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 26 (17:00) eta igandea 27 (17:00). Sinopsiak honela dio: espiritu geldiezinarekin eta mundua ezagutzeko gogoz, barraskilo txiki bat itsasoetan barna abiatzen da, bale konkortu baten isatsera. Baina egun batean, baleak norabidea galtzen du eta badia isolatu batean amaitzen da. Nola egingo du barraskilo txikiak erreskatatzeko?

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

kontzertua anari