• Arratsalderako antolatu da ekintza, eta 8-12 urte bitarteko umeentzat dago bideratuta.
  • Kiroldegiko bazkideek martxoaren 28tik 30era bitartean lehentasuna izango dute izena emateko; hilaren 31tik aurrera edonork eman ahalko du izena.

Lazkaoko Udalak puzgarriak jarriko ditu kiroldegiko igerilekuan datorren larunbatean, apirilak 2. Arratsalderako antolatutako ekintza izango da, eta herriko txikiek disfrutatu ahal izango dute puzgarriekin.

Interesatu guztiek parte hartu ahal izateko, bi txandatan banatu da. 16:30etatik 17:30etara bitartean, 8 eta 9 urteko haurrak egongo dira puzgarrietan, eta 17:30etatik 18:30etara bitartean, aldiz, 10, 11 eta 12 urtekoak. Txanda bakoitzeko 30 haur egon ahalko dira, gehienez, eta ezinbestekoa izango da igeri egiten jakitea.

Izen ematea datorren astelehenena, martxoak 28, irekiko da. Hala ere, hilaren 28tik 30era bitartean kiroldegiko bazkideek izango dute lehentasuna izena emateko. Eta ostegunetik aurrera, aldiz, bazkide ez den edonork erosi ahalko du sarrera kiroldegian.

Puzgarriak 1

Puzgarriak 2