• Arratsaldeko 17:00etan izango da. Aforoa mugatua egongo da: 40 haur eta guraso 1 lau umeko. Liburutegian bertan aurrez izena ematea gomendatzen da.

Lazkaoko Udal Liburutegiak ‘Ipuinak puzten’ ikuskizuna programatu du datorren asteazkenerako, martxoak 30. Elssie Xalbador eta Keko Salvador ipuin-kontalariek eskainiko dute saioa. Arratsaldeko 17:00etan izango da. Aforoa mugatua egongo da: 40 haur eta guraso 1 lau umeko. Liburutegian bertan aurrez izena ematea gomendatzen da.

“Elssie eta Keko aspertzen direnean gauzak egiten dituzte, adibidez jolastu, irakurri, abestu, amestu... eta guzti honekin, bizitako eta irakurritako mila abentura kontatzea bilatzen dute. Munduko gune guztietatik igaroko gara, lekutik ez bagara mugitzen ere!” azaldu dute.

Ipuinakpuzten