• Egun 6 ostalari/merkatarik hartzen dute parte eta asmoa jarraipena ematea da hitzartutako saioetatik haratago.
  • Hitzordua asteazkenetan da, 16:00etatik 17:30era. Helburua da zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea.

Lazkaoko Udalak, onartu berri duen Euskara Planean jasotako Ekintza Planari jarraipena emanaz, merkatari eta ostalariei zuzendutako euskara ikastaroa jarri zuen abian otsailean. Apirilean amaituko da lehen denboraldia, baina maiatzean jarraipena emateko asmoa du Udalak.  

Helburua da zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna lantzea. Aldi berean, hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatu eta osatzen joatea ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetzeko.

Une honetan 6 merkatari-ostalarik hartzen dute parte, baina izen-emateak zabalik jarraitzen du. Hitzordua asteazkenetan da, 16:00etatik 17:30era. Udalak dei egiten die interesatu guztiei izen ematera eta ikastaroak parte-hartzera.

 

euskaraikastaroak