• Guztira 26 pale bidaliko dira. Martxoaren 9an, lehen kamioia irten zen janariz eta lehen mailako produktuz beteta.
  • Lazkaoko Udalak herritar zein bolondres guztiei eskerrak eman dizkie emandako laguntzagatik.

Martxoan, Errusiak Ukraniaren inbasioa ekin ostian, Lazkao laguntza humanitarioa bidaltzeko antolatu zen. Honela deialdia burutu zen janaria, arropa eta lehen mailako beharrizanak asetzeko produktuak batzeko.

Honela, martxoaren 9an, lehen kamioia irten zen janariz eta lehen mailako produktuz beteta. Guztira 30 pale igorri ziren. Orduan arropa ez zen bidali sailkatzeko beharra zegoelako.

Azken aste hauetan, astez zein larunbatetan, bolondres talde bat arropa sailkapena burutzen aritu da, datorren ostegunean, apirilak 7, kamioi berri bat aterako da Ukrainarantz. Guztira 26 pale bidaliko dira. Arratsaldeko 15:30ak aldera beteko da kamioia.

Lazkaoko Udalak herritar zein bolondres guztiei eskerrak eman dizkie emandako laguntzagatik: “argi gelditu da, beste behin, Lazkao herri solidarioa dela, eta behar duten ukrainiar guztien alboan gaudela, eta egongo garela. Bidalitako lehen trailerra, eta ostegun honetan irtengo den arropa bete kamioia, errefuxiatu asko eta askorentzat ezinbesteko laguntza da”.  

IMG 20220307 WA0020