• 2022ko maiatza eta ekaina bitartean egin nahi da.
  • Izena emateko epea zabalik dago eta 943 08 80 80 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatziz egin daiteke. 8 saioko ikastaroa izango da.

Udalak 2021ean jarri zuen abian "Zaindu Lazkao" ekimena, udalerri jasangarriagoa eta garbiagoa sustatzeko, herritarrekin lankidetzan.

Bere lehen kanpainan txakurren gorozkietan jarri zuen fokua: ‘Txakur ekintza zuzenak’ izeneko ikastaroa egin zen Kangunearen eskutik. 8 jabe eta haien txakurrek parte hartu zuten 10 saioetan, Kanguneko zaintzaileek txakurrak trebatzeko tailerrak eta aholkuak eskaini zituzten.

Ikastaroak sortutako interesa dela eta, Udala eta Kangunea bigarren denboraldi bat antolatzen ari dira, 2022ko maiatza eta ekaina bitartean garatu ahal izateko. Izena emateko epea zabalik dago eta 943 08 80 80 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat idatziz egin daiteke. 8 saioko ikastaroa izango da eta 100 euroko kostua izango du.

"Gero eta txakur gehiago dago Lazkaon eta jabeek behar bezala kudeatu behar dituzte. Paseatu dagozkion eremuetan eta gorozkiak jaso. Praktika hori optimizatu nahi dugu, eta kaleetan gorozkiak agertzea saihestu; udalerria garbi mantendu. Ikastaroak horretarako beharrezkoak diren ezagutza eta praktika onak eskainiko ditu".

Zaindu Lazkao Txakurrak