• Hobari hori 2021ean ordaindutako zergarena izango da eta %50ekoa izango da. 
  • Helburua da, besteak beste, herriko etxe hutsen merkaturatzea bultzatu eta alokairua sustatzea. 

Datorren maiatzaren 20ra bitartean (barne) zabalik egongo da alokatuta dauden etxebizitzentzat 2021eko Ondasun Higiezinen gaineko zergan hobaria eskatzeko epea. 

Indarrean dauden ordenantza fiskaletan jasotakoari jarraiki, hobari hori %50ekoa izango da. Helburua da, hobariaren bitartez, herriko etxe hutsen merkaturatzea bultzatzea, etxebizitzak hutsik egon ez daitezen, baita, noski, alokairua sustatzea ere, horrela, herriko etxebizitza merkatua aktibatuz.  

Eskaerak Lazkaoko Udalean aurkeztu behar dira.  Edozein zalantza argitzeko deitu 943 08 80 80 telefono zenbakira. 

Maiatzaren 6an, hainbat kobrantza

Maiatzaren 6an kobratutako dira 2022ko lehen seihileko zaborrak, eta 2022 urteko Ibi iraunkorra, ibilgailuen sarrera, toldoak eta errotuluen tasei dagozkien helbideratutako erreziboak. Borondatezko zerga eta tasa hauek ordaintzeko epea maiatzaren 25era bitarte luzatuko da. 

PORTADA TASAK