• Baserritar ekoizleen bonuak eskuragarri daude oraindik. 
  • Bi ekimen horiek Udalak 2020tik bultzatzen duen Lazkaoko Berraktibazio Planari erantzuten diote, merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sustatzeko.

10 egunetan agortu da "Nik Lazkao, zuk zergatik ez?" Kanpainako bonu komertzialen sorta berria. Udalak bultzatutako 5. kanpaina izan da. Guztira 2.000 bonu saldu dira eta 58 saltokitan trukatu ahal izango dira ekainaren 24ra arte.

Oraindik eskuragarri daude baserritar ekoizleen kanpainako II. edizioko bonuak. Horiek 20 euroko salmenta-prezioa dute eta 35 euroko erosketa-balioa. 5 euroko 7 tiketan banatuta, tokiko lehen sektorea bultzatzea da helburua. Lazkaoko Udaletxean salgai daude astelehenetik ostiralera 8:00etatik 17:00etara.

Bonuak zenbakituta daude eta erosten dituen pertsonaren NANa erregistratuko da. Pertsona bakoitzak 5 bonu erosi ahal izango ditu gehienez, eta beste pertsona bat ordezkatuz ere erosi ahal izango du (gehienez 3), NANa aurkeztuta.

Bi ekimen horiek Udalak 2020tik bultzatzen duen Lazkaoko merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza sustatzeko planari erantzuten diote. Laguntzak hiru norabidetan bideratu dira: Industria sarea, nekazaritza ekoizleak eta tokiko merkataritza, zerbitzuak eta ostalaritza. 2020an tokiko berraktibazio-planak abian jarri zirenetik, 650.000 € baino gehiago mobilizatu dira udalerrian, kanpainei esker.

bonoak