• Izen-emateak Udaletxean egin behar dira: harreran bertan, 943 08 80 80 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

Haur, nerabe eta helduentzako Yoga ikastaro ezberdinak antolatu ditu Lazkaoko Udalak: helduentzako Yoga ezagutzen eta sakontze ikastaroak eta haur eta nerabeentzako Yoga ikastaroa. Honakoak dira ordutegiak: 

YOGA EZAGUTZEN. HELDUENTZAKO IKASTAROA 

Ikastaro honen helburua oinarrizko Yoga praktikak (fisiko mailan, mentalki, arnasketa praktikak) eta hauen onurak ezagutzea da, egunerokotasunean praktikotasuna bilatuz eta bakoitzak bere burua ezagutzeko prestatuz. Ikastaro hau Yoga ezagutu nahi duten pertsonentzako zuzenduta dago.

Ekaina: Astelehena 27 - Asteazkena 29. Uztaila: Astelehena 4 - Asteazkena 6. 17:00 - 18:30. Orobione etxean. 

YOGA SAKONTZE IKASTAROA. HELDUENTZAKO 

Sakontze ikastaro honetan praktika zehatzetan sakonduko da, saio bakoitza helburu zehatz bat jarraituz. Ikastaro hau Yogarekin harremana izan duten pertsonentzako zuzenduta dago eta barne ezagutzarako bidean sakondu nahi dutenentzako. 

Ekaina: Astelehena 27 - Asteazkena 29. Uztaila: Astelehena 4 - Asteazkena 6. 18:30 - 20:00. Orobione etxean.

YOGA IKASTAROA HAUR - NERABEENTZAKO 

Umeentzako ikastaro honetan Yoga praktika desberdinak burutuko ditugu bakoitzak bere gorputza, adimena, emozioak eta gaitasunak ezagutu ditzan. Yogako praktikak haur eta nerabeentzako onura handiak dituzte osasun mailan eta beren garapen pertsonalean esaterako. 

6-18 urte bitarteko haur eta nerabeentzat (Adinen eta kopuruaren arabera bi talde sortu daitezke). Ekaina: Asteartea 28 - Osteguna 30. Uztaila: Asteartea 5 - Osteguna 7. 9:30 - 10:30. Orobione etxean 

Izen-emateak Udaletxean egin behar dira ekainaren 24a baino lehen: harreran bertan, 943 08 80 80 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.

Yoga 1