• Sarrera doakoa izango da.
  • Zinemari dagokionez, ‘Jurassic World: Dominion’ pelikula eskainiko da Arerian. Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Lazkaoko skate parkean hiru kontzertuez disfrutatzeko aukera egongo da larunbat honetan, ekainaren 18an. Zehazki, La URSS, Tatxers eta Pinpilinpussies taldeak izango dira 19:30ean hasiko den ikuskizunean, eta bertaratzeko ez da beharrezkoa izango sarrera erostea. Dohainik izango da.

Igandean, hilaren 19an, Dantzari Txiki eguna ospatuko da Lazkaon. Egun osoan zehar herriko kaleetan barrena ibiliko dira dantzan Lazkaoko dantzariak.

Ekainaren 23ari dagokionez, San Juan egunean, urteroko sua egingo da Lazkaoko plazan, 22:00etan.

Bestalde, zinemak programazio berria dauka aste honetarako; kasu honetan, pelikula bat egongo da ikusgai Areria Aretoan:

  • ‘Jurassic World: Dominion’ pelikula proiektatuko da hurrengo egunetan: larunbata 18 (19:30 eta 22:00), igandea 19 (19:30) eta astelehena 20 (21:00, Ikuslearen Eguna). Sinopsiak honela dio: Nublar uhartea suntsitu eta lau urtera, dinosauroak gizakiekin bizi dira eta ehizatzen ari dira mundu osoan. Oreka hauskor horrek etorkizuna birmoldatuko du, eta, behingoz, gizakiek harraparien gailurrean jarraituko duten erabakiko du, sorkuntzako animalia beldurgarrienekin partekatzen duten planeta batean.

Sarrera guztiak www.lazkao.eus webgunean eta Areriako leihatilan daude salgai.

Pinpilinpussies