• 17:00etan hasiko da eta 60 minutu inguruko iraupena du. Bi saio egongo dira: 17:00etan eta 19:00etan. 12 eta 18 arteko gazteei dago zuzendua. Taldeka hartu behar da parte, gehienez 6 kidekoak. 
  • Izen ematea jada zabalik dago ekainaren 1ª bitarte edo plaza guztiak (16/saioko) bete artean. 

‘Motxila Laranja Ihes -kalea’ abentura herrian bertan gozatzeko aukera izango dute lazkaotarrek uztailaren 5ean. Bi saio egongo dira: 17:00etan eta 19:00etan. Scape room erraldoi bilakatuko da Lazkao. 17:00etan hasiko da eta 60 minutu inguruko iraupena du. 12 eta 18 arteko gazteei dago zuzendua. Taldeka hartu behar da parte, gehienez 6 kidekoak.

Aurreko egunean jakingo dute bidaiari talde guztiek zein izango den abiapuntua. Aukeratutako orduan bertara gerturatu, antolakuntzak banatuko dituen motxila eta mapak jaso eta atzerako kontaketa hasiko da. Froga guztiak gainditu eta azken geltokira iristea da gakoa. Aukera izango dute partaideek herriko txoko ezkutuak deskubritu eta bertan gordeak dauden enigmak argitzeko. 

Izen ematea jada zabalik dago ekainaren 1ª bitarte edo plaza guztiak (16/saioko) bete artean. Izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko bisitatu  ihesgelapedagogikoa.eus web orria, idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.helbidera edota deitu edo idatzi whatsapa 623 558 555  telefonora.

Olaberriatik autobusa egongo da partaideentzat. Aurrez, izena emateko unean, abisatu behar da. 

Lazkao28