• Urte amaierarako egongo da erabilgarri pasabide berria, lanek 5 hilabete inguruko iraupena izango baitute. 
  • Inbertsioa 296.000 euro + BEZa izango da, eta Diez y Compañía SA enpresa ari da burutzen obra.

Abian dira Agauntza ibaiaren gainean Lazkaoko ikastolaren ingurutik San Migel elizaraino gurutzatzeko pasabidea eraikitzeko lanak.  Urte amaierarako egongo da erabilgarri pasabide berria, lanek 5 hilabete inguruko iraupena izango baitute. 

Zubiak 27.02 m-ko luzera izango du eta bao bakarrekoa izango da, eta zubiaren zabalera 3.2 m-koa izango da. Pasabidea inguruan erabat integratzeko, elizako hareharriarekin eta eskuinaldeko plazan dagoen eskulturarekin, altzairu ebakiz egindako materiala erabiliko da. 6 cm-ko lodierako galtzada-harrizko zoladura jarriko da, eta pasabidea argitzeko bi LED hilera jartzea aurreikusi da. Inbertsioa 296.000 euro + BEZa izango da, eta Diez y Compañía SA enpresa ari da burutzen obra. 

Helburua da “bi ertzak lotzea eta, horrela, ibaia oztopo arkitektoniko izatetik elementu osagarri izango duen herria izatea", Udaletik adierazten dutenez. 

Udalak, gainera, hurbileko etorkizunean pasealeku bat egin nahi du ibaiaren ertzetik orain Parrokian amaitzen den oinezko bideari jarraipena emanaz, ibaia eta gune historikoa balioetsiz. 

IMG 20220708 124726 min

IMG 20220708 124811 min