• Kontzertua 19:00etan hasiko da Skate Parkean, eta eguraldi txarra eginez gero frontoian eskainiko da.

Elena Setien abeslari donostiarrak ‘Unfamiliar Minds’ bere diska berria aurkeztuko du ostegun honetan, uztailak 14, Lazkaon. Kontzertua 19:00etan hasiko da Skate Parkean, eta eguraldiak ez badu laguntzen frontoian eskainiko da kontzertua. Sarrera doakoa izango da, beraz ez dago erosteko beharrik.

Bestalde, musikarekin jarraituz, Mariachi Imperial taldeak kontzertu bat eskainiko du datorren asteartean, uztailak 19. Kasu honetan, kontzertua Orobione plazan izango da. 

Elena Setién kartela