• Ekimena Udaleko Berdintasun Batzordetik bultzatu da.
  • Helburua da hezkuntza- eta informazio-lan bat egitea, indarkeria desagerrarazten saiatzeko eta gizartean berdintasunezko eredu bat ezartzeko.

Lazkaok ez ditu eraso matxistak onartzen, eta horrela islatu nahi da herriko Udalak herriko sarreretan jarri dituen panel moreen bidez, honako mezu honekin: ‘Lazkaok ez du indarkeria matxistarik onartzen". Ekimena Udaleko Berdintasun Batzordetik bultzatu da.

Helburua indarkeria matxista mota guztiekin eta, bereziki, emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko premiari buruzko kontzientziazio soziala eta herritarra sustatzea da; izan ere, azken urteotan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko lege-, gizarte- eta kultura-arloan aurrerapausoak eman diren arren, oraindik bide luzea dago egiteko berdintasun erreala, eraginkorra eta erabatekoa lortzeko. Beraz, beharrezkoa da hezkuntza- eta informazio-lan bat egitea, desagerrarazten saiatzeko eta gizartean berdintasunezko eredu bat ezartzeko.

Horri erantzuten dio ekimen honek. Guztira 2 panel jarri dira herriko sarreretan.

PHOTO 2022 11 23 13 16 49