• Gaur egungo esleipenen iraunaldia 2023ko urtarrilaren 31an amaitzen da, eta data horretatik aurrera, esleipendun berriek kudeatu ahal izango lukete herri baratzea.

Lazkaoko Udalak, herri baratzetako erabiltzaile izan nahi dutenek izena eman ahal izateko epea zabaldu du: abenduaren 12ra arte aurkez daitezke eskaerak udaletxean edo erregistro elektronikoan. Gaur egungo esleipenen iraunaldia 2023ko urtarrilaren 31an amaitzen da, eta data horretatik aurrera, esleipendun berriek kudeatu ahal izango lukete herri baratzea.

Honako baldintzak bete behar ditu esleipen-dunak: 

  • Lazkaoko udalerrian erroldatua egotea.
  • Nekazaritza eta laborantza jarduerak egiteko fisikoki gai izatea.
  • Lazkaoko Udalarekiko zerga-betebehar eta gainerakoen ordainketetan egunean izatea.
  • Beste herri baratze publiko bateko erabiltzaile / eskatzaile den familia unitate bateko kide ez izatea.
  • Izaera landatarreko lursailen jabe, gozamena edo maizter ez izatea eskatzailearen familia-unitateko kiderik, baldin eta nekazaritza-jarduerarako egokiak badira, eta horrelako lurrik inon ez izatea.

Edozein zalantza argitzeko Udalera zuzendu, 943 08 80 80 telefonora deitu edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi. 

baratzapublikoak