- Partaideetako baten osasun arazo bat tarteko, data atzeratzea erabaki da: 2023ko otsailaren 4an izango da.
- Sarrera erosita zuten guztiek data berrian erabiltzeko aukera izango dute. Itzultzeko aukera ere badago.
Datorren abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna, ‘Sorotan Bele Gogoan’ kontzertua zegoen antolatuta Lazkaon. Gorka Sarriegi, Urbil Artola eta Lazkaoko Musika Banda ziren parte-hartzekoak. Tamalez, partaideetako baten osasun arazo bat tarteko, data atzeratzea erabaki da: 2023ko otsailaren 4an izango da.
Sarrera erosita zuten guztiek data berrian erabiltzeko aukera izango dute. Itzultzeko aukera ere badago, 943 08 80 80 telefonora deituta, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita edota Lazkaoko Udalean era presentzialean.
Barkatu eragozpenak.