• Europako 20 urtez azpiko kategorian 9. postua eskuratu zuen, Espainiako selekzioko 2. onena izanaz. 

Pasa den igandean, abenduak 11, Iraia Mendia atleta lazkaotarrak, Europako 20 urtez azpiko kategorian 9. postua eskuratu zuen, Espainiako selekzioko 2. onena izanaz. Taldekako urrezko domina ere eskuratu du. 

Lazkaoko Udalak Mendia zoriondu du bere lorpenengatik: “oso harro sentiarazteko moduko marka lortu duzu Iraia. Erakutsi duzu Lazkaok duen kirolari-harrobia indartsua dela eta zu atletismoan maila gorenean aurkitzen zarela. Lazkaoko herriaren izenean, zorionak ahalegin handiz eta tinko lortutako garaipen berri honengatik eta zorte on aurretik duzun atleta-karrera bikainaren aurrean”. 

Iraia Mendia