• Otsailaren 22an, ‘Gure haur eta nerabeak nola hezi berdintasunean’, eta martxoaren 1ean ‘Familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak’. 
  • Izen emateak lazkao.eusatarian egin behar dira, honako estekan: https://labur.eus/TREBAGurasoakLazkao2.

TREBA Gurasoak hitzaldi sortak arrakastatsu abiatu du ibilbidea 2023an. Pasa den urtarrilaren 25ean gauzatu zen lehena bullyingari buruz: ‘Bullying egoerak minimizatzeko ingurune seguruak nola sortu'. Guztira 38 pertsonek hartu zuten parte. 

Ekimenak jarraipena izango du bi hitzaldi gehiagorekin: 

  • ‘Gure haur eta nerabeak nola hezi berdintasunean’. Trebatzailea: Eider Goiburu. Euskaraz. Haur eta nerabeen gurasoentzat. Otsailak 22, asteazkena. 17:30, Pleno aretoan.
  • ‘Familiako gatazkak eta estresa kudeatzeko pilulak’. Trebatzailea: Nerea Mendizabal. Euskaraz. Haur eta nerabeen gurasoentzat. Martxoak 1, asteazkena. 17:30, Pleno aretoan. 

Saio guztiak doakoak izango dira. 

Izen emateak www.lazkao.eus atarian egin behar dira, honako estekan: https://labur.eus/TREBAGurasoakLazkao2.