- 2022aren hasieran lekualdatu ziren lurrak Izarbaso baserritik gertu dagoen baso-pistan.
- Lurra egonkortzeko, beheko harri-lubeta bat eraiki da lerratutako eremuan eta goiko ezpondan.
- Inbertsioa 91.873,29 eurokoa + BEZa izan da.
Udalak amaitu ditu Esparru pista egonkortzeko lanak. 2-3 metroko desplazamendua 2022aren hasieran gertatu zen, eta baso-pistaren azpiko lubetari eragin zion, maldan behera irristatuz.
Lerraduraren kokalekura San Prudentzio kaletik iristen da, bide asfaltatu batetik, Agerre eta Izarbaso baserrien ondotik pasatuz. Bidegurutze horretatik baso-pista bat sortzen da, eta bertan zegoen lur-lerradura. Irristatutako materiala landare-lurrez eta buztin harritsuz osatuta zegoen.
Lurra egonkortzeko, irristatutako material guztia kendu da, eta harri-lubeta bat eraiki da lerratutako baso-pistaren behealdean eta beste harri-lubeta bat goiko ezpondan.
Helburua baso-pista eta beheko eta goiko ezpondak egonkortzea eta horiei segurtasuna ematea izan da.
Inbertsioa 91.873,29 eurokoa + BEZa izan da eta lanak Construcciones Iturrioz S.A. enpresak burutu ditu.