- Proposamenak maiatzaren 2a bitarte, asteartea, aurkeztu daitezke www.lazkao.eus udal web orritik, kontratatzailearen profilaren bitartez.
- Zerbitzua 2023ko ekainaren 15etik irailaren 15era arte emango da, asteko egun guztietan, 12:00etatik 20:00etara.
Udako igerileku estaligabean produktuak saltzeko etxola jarriko du Lazkaoko Udalak. Berau kudeatzeko arduraduna bilatzeko prozedura zabaldu du orain. Maiatzaren 2a bitarte aurkeztu ahal izango dira kudeaketa-proposamenak.
Joxemiel Barandiaran kiroldegiko udako igerilekuan ezarritako etxolan, eraldatutako eta eraldatu gabeko elikagaiak eta edari hotzak eta beroak salduko dira. Ezin izango da alkoholdun edaririk saldu.
Zerbitzua 2023ko ekainaren 15etik irailaren 15era arte emango da, asteko egun guztietan, 12:00etatik 20:00etara.
Udalaren helburua da herritarrei zerbitzu osoago bat eskaintzea igerilekuan, euren esperientzia eta azpiegitura hauen erabilera gogobetegarria izan dadin.
Proposamenak Udalean aurkez daitezke www.lazkao.eus udal web orritik, kontratatzailearen profilaren bitartez. Informazio gehiago, Udaleko harreran.
Edozein zalantza argitzeko deitu 943 08 80 80 telefono zenbakira edota idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.