• Izena kiroldegian edo lazkao.eus webgunean eman daiteke. 

Lazkaoko Udalak kirol eta aisialdi ikastaroen eskaintza zabala aurkeztu du uda honetarako. Izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko da.

Kirol ikastaroak

Kirol ikastaro guztiak ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira. Izena emateko hurrenkera errespetatuko da plazak bete arte. Interesatuek kirol anitzeko jarduerak, igeriketa ikastaroak, piraguismoa, haurtxoen igeriketa, mendiko bizikleta, pilota, irristaketa, tenisa, kirol dantza, gimnasia erritmikoa, futbola, ziklo indoorra edo bodytraining-a egitea aukeratu ahal izango dute. Jardueren ordutegiak kontsultatu esteka honetan: https://labur.eus/LazkaoUdaKirola.

Aisialdia

Udako aisialdi-zerbitzua eskolaurreko 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrei zuzenduta egongo da (2011 eta 2019 artean jaiotakoak), eta tailerrak eta jarduerak egingo dira oporraldia eramangarriagoa izan dadin eta gurasoen lan-ordutegia errazago uztar dadin.

Guztira 180 plaza daude. Zerbitzua ekainaren 26tik uztailaren 21era bitartean eskainiko da, eta bi ordutegi daude aukeran: goizeko 9:00etatik 13:00etara edo 10:00etatik 13:00etara. Informazio guztia hemen: https://labur.eus/LazkaoUdaAisia.

Inskripzioak

Izen-emateak kiroldegian egin daitezke, baita www.lazkao.eus webgunean ere.

Ordainketa kontu korrontearen bidez edo dagokion zenbatekoa adierazitako kontu korrontean sartuz egin ahal izango da. Kontu korrontean egiten ez dutenek, ikasturtea hasi aurretik sartu beharko dute dirua adierazitako kontuan, eta, ondoren, ordainagiria kiroldegian erakutsi beharko dute.

udako kirola

Edozein zalantza edo informazio izanez gero, jo Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegira (Euskadi Enparantza, 4), deitu 943 08 51 93 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.