ATEAK IREKI 2023 ATE JOKA DUGU

Azken txanpan sartu gara

Atzo, maiatzak 17, asteazkena, GOIEKIko egoitzan izena emandako familien arteko bilera egin genuen. Estatu Batuetako euskal jatorriko 16-25 urte bitarteko gazteak etorri aurreko prestaketarako baliagarri izan zen.

ATEAK IREKI 2023 programaren oinarria izango den familia sarea osatzeko 10 familia gehiago behar ditugu. Maiatzaren 31 baino lehen izena emateko aukera izango da.

Antolakuntza eta parte hartuko duten familien izenean, dei berezia egin nahi diegu Goierriko familiei, ekainaren 25etik uztailaren 16ra bitartean, Estatu Batuetatik etorriko diren eta euskal jatorria duten gazteak etxean hartzeko sarean izena eman dezaten.

Programan izena emandako familia eta ATEAK IREKIko antolakuntzako kideak

10 FAMILIA BEHAR DITUGU SAREA OSATZEKO. EZ GALDU AUKERA PAREGABE HAU. ANIMA ZAITEZ
Izen ematea:
www.ateakireki.eus
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Izena emateko epea: maiatzak 31.