• Eremu osoko 43.587 m²-ren hirigintza-garapenerako eta 19.500 m² eraikigarriko 3 industria-lurzatien urbanizaziorako egindako inbertsioa 9 milioi eurokoa izan da.

Goierri Beheko Industrialdea, S.A.k, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Goierri eskualdeko Udalari atxikitako Sprilur Taldeak (Spri Taldea) partaideturik, Lazkaoko Kanpandegi industrialdea urbanizatzeko obrak amaitu ditu, 2020ko abenduan hasitakoak.

Kanpandegiko poligono berriak 43.587 m²-ko azalera du, eta fase honetan, Indutrialdeak hiru industria-partzela urbanizatu ditu, 12.000 m²-ko okupazioarekin eta 19.500 metro koadroko eraikuntza-aprobetxamenduarekin, hainbat altueratan. Lurzati batek 3.000 metro ditu eta 6.000 metro koadroko azalera eraikigarria. Beste partzela batek 4.500 metro karratuko okupazioa eta eraikigarritasuna ditu, eta hirugarrenak 4.500 metro karratuko okupazioa eta 9.000 metro karratuko aprobetxamendua ahalbidetzen du bi altueratan.Era berean, Kanpandegiko industrialdeak 12.788 m² ditu espazio libreetan, eta berdeguneen azalera eremua inguratzen duen errekaren ibilguaren, bideetako espazio libreen eta biribilgune nagusiaren gainean zabaltzen da. Berdeguneetan eta Agauntza ibaian zehar espezie eta landare autoktonoak landatu dira, ingurunea paisaiaz integratzeko. Era berean, industrialdeak bidegorri bat du, Lazkaotik sartzeko biribilgunetik doana, eta Industrialdeko eremu urbanizatuan jarraitzen du, pabilioietara zuzenean sartzeko aukera ematen duena. Garapen jasangarriko irizpideei jarraituz, urbanizaziorako lur-mugimendu handiak saihestu dira eta beheko mailetatik ateratako materialak erabili dira urbanizazio-fasean beharrezkoak diren espazioak betetzeko.

Kanpandegik aurreikusitako azpiegitura-zerbitzuak ditu: ura banatzeko sarea, gasa, lurpeko energia elektrikoa erregistro independenteekin, telekomunikazio-sarea, ur beltzen eta euri-ur bereizien saneamendua, pabiloien fatxadetan eta bide-sarearen trazaduraren azpian instalatutako kolektoreak, hurrenez hurren, eta LED teknologiako luminariadun argiteria publikoa.

Poligonoaren urbanizazio-fasea amaitu ondoren, sozietateak 4.500 m²-ko lurzati eraikigarri bat eskaini ahal izango die enpresa interesdunei, eta, ondoren, gainerako bi lurzatietan eraikinak egingo ditu.


Goierrin sustatutako enpresa-arloak

EREMUA

Inbertsioa (M.€)

osoak

partzela

M² pabilioiak

M² bulegoak

Enpresak

Lanpostuak

Lazkao

4,77

63.695

31.958

12.419

 

19

310

Lazkao-2 fasea

5,50

62.874

         

Ordizia-Mallutz

3,96

32.611

 

15.097

577

22

195

Zegama-Intxausti

4,59

28.610

 

11.444

 

9

103

GUZTIRA

18,85

187.790

31.958

38.961

577

50

608

Urbanizazioa amaituta

Lazkao-Kanpandegi

3,075

43.587

12.000

19.500