- Hobari hori 2022an ordaindutako zergarena izango da eta %50ekoa izango da.
- Helburua da, besteak beste, herriko etxe hutsen merkaturatzea bultzatu eta alokairua sustatzea.
Maiatzaren 25etik ekainaren 16ra bitartean (barne) zabalik egongo da alokatuta dauden etxebizitzentzat 2022eko Ondasun Higiezinen gaineko zergan hobaria eskatzeko epea.
Indarrean dauden ordenantza fiskaletan jasotakoari jarraiki, hobari hori %50ekoa izango da. Helburua da, hobariaren bitartez, herriko etxe hutsen merkaturatzea bultzatzea, etxebizitzak hutsik egon ez daitezen, baita, noski, alokairua sustatzea ere, horrela, herriko etxebizitza merkatua aktibatuz.
Eskaerak Lazkaoko Udalean aurkeztu behar dira. Edozein zalantza argitzeko deitu 943 08 80 80 telefono zenbakira.