• Asteburu honetan 3 emanaldi izango dira eta sarrerak www.gurezirkua.eus webgunean daude eskuragarri.

Asteburu honetan azken emankizunak eskainiko ditu Gure Zirkuak Lazkaon, Abankoko aparkalekuan. Zirku familiarreko ikuskizuna, ohiko zirku-diziplinez gozatzeko. Akrobatak, malabaristak eta pailazoak ez dira faltako hitzordu honetara lazkaotarrekin!

Asteburu honetan 3 emanaldi izango dira guztira:

  • Ekainak 2, ostirala: 19:00
  • Ekainak 3, larunbata: 16:30, 19:00

Sarrerak eskuragarri daude www.gurezirkua.eus-en.