- Arratsaldeko 17:00etan izango da, 4-7 urte artekoentzat. Aurrez izena eman behar da liburutegian bertan edota 943 08 68 45 telefono zenbakian. 45 haurrentzako aforoa dago.
Ostegun honetan, ekainak 8, Leire Catalá Alonsok ‘Liburu magikoa’ ipuinaren kontakizuna burutuko du Lazkaoko liburutegian: “Txikitan abandonatutako etxe batean sartu ondoren, gure ipuin kontalariak liburu magiko bat eskuratu zuen. Honen laguntzaz, Lolo ezagutuko dugu, ohe azpian bizi den munstro bat, haurren beldur dena, eta Margarita, gaiztakeriarik egiteko gai ez zen sorgina”.
Arratsaldeko 17:00etan izango da, 4-7 urte artekoentzat. Aurrez izena eman behar da liburutegian bertan edota 943 08 68 45 telefono zenbakian. 45 haurrentzako aforoa dago.