Bihar, ostirala, ekainak 16, V. Goilur Rallyaren lehen etapa ospatuko da Lazkaon. Ondorioz, trafikoan eragina izango du arratsaldeko 20:00etatik 23:00ak bitartean. Honakoak izango dira aldaketak:

  • Jose Lasa Kaletik  Olaberrira dioan bidea (GI 3560) trafikoari itxi egingo da. Itxiera honek eragina izango du Mikelar, Santa Magdalena, San Jose eta San Prudentzioko sarretan. 
  • San Prudentzio auzora ibilgailuarekin sartu edo ateratzeko,  Zelata auzotik San Prudentzioko ermitara dioan bidetik joan beharko da.  
  • Era berean Mikelar, Santa Magdalena edo San Josera iristeko, Mikelar kaletik sartu ahalko da (Untzundegi baserriaren parean,  Mikelar 5-6 etxearen atzetik).
  • San Jose auzoko sarrera  eta irteera Santa Madalenatik egingo da (bi norabideetan).
  • Rallyaren ibilbidean dauden garajeak ezingo dira erabili rallya ospatzen den bitartean eta Santa Madalena eta San Prudentzio auzoetan dauden hainbat aparkaleku (zirkuitoaren parean) libratu beharko dira.

Gidariei arreta, eta Udaltzainen eta  antolakuntzako gomendioei kasu egitea eskatzen da. 

lazkaon zirkulazio aldaketak rallyan 500x702 copia