• Datorren astelehenean, ekainaren 26an, udako aisialdi-zerbitzua eta kirol-kanpaina hasiko dira, eta uztailaren 21era arte luzatuko dira.

400 haur baino gehiagok parte hartuko dute udako aisialdi zerbitzuan eta udan egingo diren kirol ikastaroetan. Jarduera hauek herriko gazteenei dibertimenduz eta ikaskuntzaz beteriko udaz gozatzeko aukera emango diete.

Datorren astelehenean, ekainak 26, hasiko dira udako aisialdi zerbitzua eta kirol kanpaina, eta uztailaren 21era arte luzatuko dira. Jarduera bakoitzean izena eman dutenen kopurua honako hau da:

Udako aisialdi-zerbitzua, 154 haur guztira:

  • 9:00etan: 63 haur (4 orduko saioak).
  • 10:00etan: 91 haur (3 orduko saioak).

Udako kirol-kanpaina. 260 haurrek baino gehiagok hainbat diziplinatan parte hartuko dute:

  • Multikirola 1. astean: 126 haur.
  • Multikirola 2. astean: 143 haur.
  • Multikirola 3. astean: 121 haur.
  • Multikirola 4. astean: 103 haur.

Gainera, futboleko jardunaldiak egingo dira lehenengo bi asteetan, eta 26 eta 35 haurrek hartuko dute parte, hurrenez hurren. Horrez gain, igeriketa ikastaroak eskainiko dira 20 parte-hartzailerekin, pilota jarduerak 19 haurrekin, piraguismoa 17 haurrekin, kirol dantza 15 haurrekin, irristaketa 12 haurrekin eta gimnasia erritmikoa 7 parte-hartzailerekin.

Jarduera horiei esker, haurrek aukera izango dute kirol-trebetasunak garatzeko, sormena eta sozializazioa sustatzeko, giro seguru eta dibertigarri batean. Kirol ikastaroak eta udako aisialdi zerbitzua Lazkaoko Udalak udako oporretan aisialdi osasungarrirako alternatibak eskaintzearen aldeko apustua dira.

Udalak eskertu egiten du familiek proposamen horiekiko izan duten harrera eta parte-hartze handia, eta konpromisoa hartzen du Lazkaoko gazteen ongizatea eta garapena bultzatzeko kalitatezko jarduerak sustatzen jarraitzeko.

Kirol astea albokoa