- Herritarrek "The Pushermen" rock taldearen eta "Destino Sonora" mariatxien kontzertuen, Bubble Balls jokoen, literatur hitzaldi baten edo Hodei Magoaren magia ikuskizunaren artean aukeratu ahal izango dute.
Lazkaotarrek kultur eta aisialdi ekintza ugariz gozatzeko aukera izango dute datorren astean. Jarraian, datorren astean herrian izango diren ekitaldi nabarmenen zerrenda aurkezten dugu:
- The Pushermen taldearen kontzertua: zuzeneko musikaz gozatu uztailaren 17an, 19:00etatik 20:30era, Herriko plazan. The Pushermen laukoteak bere errepertorioko ohiko abestien aukeraketa bat eskaintzen du, rock & roll zaharrean eta 60-70eko hamarkadako musika beltzean oinarritua. Taldeak Curtis Mayfielden abesti batetik hartzen du izena. The Pushermens taldeak emanaldi kementsu eta zirraragarria eskainiko du, dantza egin eta bere estilo paregabeaz gozatzeko aukera emango duena.
- Bubble Balls:uztailaren 18an, 16:00etatik 20:00etara, Herriko plaza dibertimenduz beteko da Bubble Balls-ekin, non haurrek futbol partidetan eta beste jarduera batzuetan parte hartu ahal izango duten.
- Liluratura solasaldia: egun berean, uztailaren 18an, 19:00etatik 20:00etara, Gerriko Txokoan, bi idazle nabarmenekin solasaldi interesgarria egingo da. Ander Izagirrek, 'Nola irabazi Giroa idi-odola edanez- Cómo ganar el Giro bebiendo sangre de buey' liburuaren egileak, eta Oihana Azkorbebeitiak, 'Mendiaren altzoan' liburuaren egileak, kirolari buruzko esperientziak eta gogoetak partekatuko dituzte.
- Hodei Magoaren magia ikuskizuna: uztailaren 19an, 19:00etatik 20:30era, Herriko plazan, magia ikuskizuna, Hodei Magoaren eskutik. Hodei Magoak ikuskizun berri bat aurkezten digu, non, hari nagusi gisa, teknologia berriak aztertzeko erronka onartzen duen. Gauzak hainbeste aldatu dira, gaur egun "smartphone" bat besapean dugula jaiotzen garela.
- Mariachis Destino Sonorataldearen kontzertua: uztailaren 20an, 19:00etatik 20:30era, Orobionen, Mariachis Destino Sonora taldearen musikaz eta jai-giroaz gozatu ahal izango da. Taldea 2019an sortu zen eta hainbat nazionalitatetako musikari profesionalek osatzen dute, baina Mexikoko musikarekiko gustu bera dute. Mexikoko musikaren gai klasikoak interpretatzen dituzte, gaztelaniaz zein euskaraz.
Doako jarduerak, gustu eta adin guztietarako.