• Ikastaroetarako izen-ematea zabalik dago eta kiroldegian bertan edo telefonoz egin daiteke (943 08 51 93).
  • Izena eman aurretik aukerak aztertu nahi dituztenentzat, irailaren 12an eta 13an saio irekiak antolatu dira.
  • Ikastaroak irailaren 18an eta 19an hasiko dira.

Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak 2023/2024 denboraldiari hasiera eman berri dio kirol ikastaroen eskaintza anitzarekin. Guztira 19 ikastaro daude eskuragarri, pilatesetik hasi eta shorinjy kempo arte.

Ikastaro sorta zabalak gustu eta adin guztietarako aukerak eskaintzen ditu. Hauek dira eskura dauden ikastaroak: pilates, ziklo indoorra, bodytraining, entrenamendu funtzionala, gap, adinekoentzako gimnasia, zumba gaztea, indoor gazte zikloa, gimnasia erritmikoa, igeriketa ikastaroak, umeentzako igeriketa, matronatazioa, igeriketa terapeutikoa eta shorinjy kempo.


Bi berritasun eskaintzan:

  • Pilates ikastaroak: astelehen eta asteazkenetan, 16:30etik 17:30era, arratsalde horietarako ariketa eta erlaxazio aukera ezin hobea eskaintzen dute.
  • Entrenamendu funtzionala: astearte eta ostegunetan, goizeko 9:00etatik 10:00etara, jarduera berri bat eskaintzen da, gihar talde eta gorputz atal guztiak lantzen dituena, ongizate sentsazio orokorra hobetzeko helburuarekin


Inskripzioak

Ikastaroetarako izen-ematea zabalik dago eta kiroldegian bertan edo telefonoz egin daiteke (943 08 51 93). Hala ere, jarraipena berretsi duten iazko denboraldiko parte-hartzaileek lehentasuna izango dute.

Ikastaroak probatzeko saio irekiak

Izena eman aurretik aukerak aztertu nahi dituztenentzat, irailaren 12an eta 13an saio irekiak antolatu dira. Saio horiei esker, parte-hartzaileek doan esperimentatu ahal izango dituzte ikastaroak, aldez aurretik izena emanda.

Irailak 12, asteartea:

  • 9:00 – Entrenamendu funtzionala
  • 9:00 – Pilates
  • 9:00 - Indoor zikloa
  • 14:30 – Bodytraining
  • 14:30 – Indoor zikloa
  • 15:00 – Pilates
  • 18:30 – Pilates
  • 19:30 – Zumba
  • 20:00 – Indoor zikloa

Irailak 13, asteazkena:

  • 9:00 - Full Body
  • 10:00 – Adinekoentzako gymnasia
  • 16:30 – Pilates
  • 18:30 – Pilates
  • 18:30 – GAP
  • 20:30 – Bodytraining

Ikastaroak irailaren 18an eta 19an hasiko dira.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, joan Joxemiel Barandiaran udal kiroldegira edo deitu 943 08 51 93 telefonora.